Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-04-2021




11 ariketa zure ikusmena adimenez hobetzeko

11 ariketa zure ikusmena adimenez hobetzeko

ITURRIA: Sportlife
Oraingoan ez dizugu ez abdominalak ez zangoak hobetzea proposatzen, zure begiak entrenatzea nahi dugu, zure ikusmena hobetzeko. Egin nahi?

Nire kasuan, nahiz eta ez daramadan betaurrekorik, optometristak esan dit astigmatismo pixka bat dudala, begiaren aurreko lentea den kornearen azaleko aldaketak sortu ohi ditu. Adinean aurrera egin ahala areagotu egiten da hori, baina ariketen bidez konpon daiteke, 

Egunean zehar praktikatzeko 11 ariketa hauek proposatzen dizkizut:
1- Kornearen forma berreskuratzeko begi-masajea: Itxi begiak, eta, ondoren, jarri bi hatz erakusle zure betazaletako bakoitzean. Horretarako, sakatu arin zirkulu-forman leun-leun mugitzen diren bitartean, lehenik noranzko batean eta gero bestean minutu batez. Eskuak itxita dituzula ere egin ditzakezu presioak, begiei tentsioa kentzeko.

2-Irakurketa:  Irakurri mugikorreko fitxategi bateko paragrafo bat, eta, ondoren, jarri arreta ondoan utzi duzun objektu batean, boligrafo batean, segundo batzuez, eta errepikatu eragiketa nekea sentitu arte.

3- Etenak: Mugikorrean edo ordenagailuan irakurtzen edo idazten ari zarenean, hartu atseden eta utzi idazteari, irakurtzeari edo begiratzeari, eta enfokatu urrun dauden beste objektu batzuetan, gutxienez 20 segundo.

4-  Buruaren inklinazioa: Begiz kanpoko muskuluek begi-globoan eragiten duten indarra erregulatzea lagunduko du. Horretarako, begira ezazu ispilura, hortzak garbitzean burua alde batera makurtzen duzun bitartean.
Hauek lirateke nire astigmatismoa hobetu duten oinarrizko 4 ariketak, baina beste ariketa batzuk proposatuko dizkizut, ikusmena hobetzeko eta begi-osasuna sustatzeko.

5- Kliskatu begiak azkar: betazalak ireki eta itxi besterik ez da egin behar, begia modu naturalean lubrifikatzeko. Oso gomendagarria da begiak lehorrak direnean eta denbora asko eman duzunean ikusmena finkatzen, ordenagailuan, mugikorrean edo irakurketa-liburuan.

6- Kliskatu begiak azkar: Goizero eta gauero, itxi begiak bost segundo eta ireki berriz zenbait bider. 

7- Hobeto enfokatu: Adinarekin, ongi enfokatzeari uzten diogu. Horrek aurrera egin ez dezan, irakurtzean, bai hasieran bai bukatutakoan, saia zaitez  hatz erakuslea oso gertu begiratzen, eta, gero, alderatu, eta jarraitu ikusmenaz, hainbat aldiz.

8- Mugitu begiak poliki ezkerrera eta eskuinera, gora eta behera, alde baterantz eta borobilean burua geldirik duzula. 

9- Egin gauza bera, baina begiak itxita.

10- Egin keinu begi batekin eta gero bestearekin, modu ezberdinetan eginez: leunki eta indar gehiagoz.

11- Begiratu zeruertzera begiko nerbioak atseden hartzeko, kalera edozein irteera aprobetxatuz ikusmena erlaxatzeko, zeruertzean pausatuz, eta fokatzeko zeruertzik ez baduzu, begiratu urruti dagoen objekturen bat.

Gehiago itzuli