Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2021




Zure gorputzari gertatzen zaiona estresatzen zarenean

Zure gorputzari gertatzen zaiona estresatzen zarenean

ITURRIA: Sportlife
Jarduera fisikoa gorputza beti prest mantentzeko terapia hobenetariko bat da. Dena den, estres egoera batzuk eragin ditzake.

Zure gorputzaren oharkabeko erreakzioek ez dute gosaldu ez duen tigre bat ikustearen, haserre dagoen nagusi bati aurre egitearen edota kosta ahala kosta zure marka hobetu nahi duzun lasterketa batean parte hartzearen artean bereizten;  hiru egoerak dira estresagarriak eta zenbait mekanismo eragiten dituzte; honakoak esaterako:

1 BIHOTZA
Kortisola bezalako hormonek eta odol-presio handiago batek zure bihotza erne jartzen dute, eraso ala ihes egiteko prest.

2 NERBIO-SISTEMA
Sistema sinpatikoan (aktibazioa) eta parasinpatikoan (erlaxazioa) banatzen da. Sinpatikoak agintzen du egoera hauetan, horregatik zaude aktibatua.

3 BURMUINA
Alerta egoeran zaudenean, sentsazioetara harkorragoa zaudelarik, sentiberagoa sentiarazi zaitzake eta jukutria gaizto bat egin zaitzake, behar duzuna baina gehiago jatera edo lasaitzeko erretzera bultzatuz.

4 MUSKULUAK
Tonua handitzen dute denboraldi batez, eta honengatik kontrakturak pairatu ditzakezu erraztasun handiagoarekin. Odol gehiago jasotzen dute, mugitzeko prest daudenez.

5 DIGESTIO SISTEMA
Zure odol-fluxua batez ere muskuluetara bideratzen da, beraz baliteke zure digestioa osorik ez egitea, eta zure sabela asaldaturik sentitzea. Koipeak metarazi zaitzake.

6 GENITALAK
Gizonengan erekzio-disfuntzioa eta emakumeengan sexu-gose eza eragin ditzake, genitaletara fluxu gutxiago iristen delako. Antzinatik datorren mekanismo bat da, izan ere larrialdi baten aurrean eraso edo ihes egin behar duzu, ez da ugaltzeko unea.
Laburbilduz...

Begira ezazu alde onetik, izan ere estres pixka bat onuragarria izan daiteke ariketarako. Birbideratzen ikasi ezazu eta zure onurarako baliatu, honela energia gehiagorekin sentitu zaitezke eta gainera ariketak estres maila gutxitzen laguntzen du.

Gehiago itzuli