Usabal

Boletín de actualidad Fecha: 11-01-2016

UDALAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAT 115.441 EURO BIDERATU DITU

UDALAK GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEENTZAT 115.441 EURO BIDERATU DITU


20 erakundek jasoko dute hondarribiarren laguntza, Ertamerika, Afrika eta Asian nagusiki Ezagutzen dira jadanik Hondarribiko Udalak Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak. Denetara 20 izango dira hondarribiarren laguntza jasoko duten elkarteak, Afrika, Ertamerikan eta Asian, bere proiektuen garapenekin jarrai dezaten. Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Hondarribiko Udaletik garrantzi berezia eman nahi diegu Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten duten lanari, eta ezinbestekotzat jotzen dugu laguntza hauek ematea. Lan bikaina egiten dute, duela aste gutxi Butroi Pasealekuan egindako jardunaldian ikus ahal izan gneuen moduan”. “Oso argi daukagu Udaletik gure herrian beharra duenari laguntzeko gaudela, helburu horrekin lan egiten dugu Gizarte Zerbitzuen departamentutik. Halere horrek ez du esan nahi alde batera utzi behar ditugunik gure laguntza behar duten herrialdeak”. Aurten hondarribiarren laguntza honako herrialdeetara helduko da: Bolivia, El Salvador, Mexiko, Nikaragua, Guatemala, Paraguay, Madagaskar, Haiti, Argelia, Etiopia, Rwanda, Burkina Faso, Togo eta India “Lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke urtero bezala bolondresek egiten duten lana goraipatzeko. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”.

ver archivo adjunto

leer más volver