Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2018
Jaietako argazki eta kartel lehiaketak martxan dira, baita egitarau ofizialerako ekarpenak egiteko epea ere Lanak eta proposamenak BAZen aurkeztu behar dira
Hondarribiko Jai Nagusiak egunez egun gertuago dira, bistan denez. Udala aspalditik ari da haiek prestatzeko lanetan, eta, prozesu horretan, hiru mugarri izango ditu datozen asteotan. Izan ere, ekainaren 29ra bitarte jaietako kartel eta argazki lehiaketetan parte hartzeko epea zabalik egongo da, eta...
Turismo-eredua lantzeko denen ekarpenak nahi ditu Udalak
Turismo Plan Estrategiko berria sortzeko lanean dihardu.Hondarribiko Udalak 2018-2022 Turismo Plan Estrategikoa osatzeko prozesua abiatu du. 2011ko Turismo Plan Zuzentzaileak emandako ondorioetatik abiatuta, etorkizuneko gidalerroak ezartzeko oinarriak jarri nahi ditu. Maria Serrano Turismo zinegotz...
Minibusaren ibilbidea zehaztuz
Ekainaren 13ra arte izango da ekarpenak egiteko aukera.Hondarribiko Udaleko Ingurumen Sailak, herritar askoren eskariari erantzunez, garraio publikoaren sarea hobetzeko minibus-zerbitzua eskaintzea aztertzen ari da. Otsailean mugikortasunaren inguruan egindako inkestak argi utzi zuen herritarren nah...
Canned Heat eta Raimundo Amador Hondarribia Bluesen izango dira
Antolakuntzak hainbat izen aurreratu ditu giroa berotzen joateko.Hilabete eta erdi eskas falta da Hondarribia Blues 2018 hasteko. Aurten uztailaren 12tik 15era egingo dute, eta, ohi bezala, kontzertu guztiak doakoak izango dira. Giroa berotzen joateko oholtza gainean ariko diren zenbait talderen ize...
Euskara Arloko dirulaguntzak prest
Irailaren 15era arte egongo da zabalik haiek eskatzeko epea.Hondarribiko Udalak 2018ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Eskabideak BAZen egin behar dira irailaren 15a baino lehen. Euskara Batz...