Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2019





MINTZALAGUNA ETA GURASOLAGUNA

MINTZALAGUNA ETA GURASOLAGUNA

Eta zuen seme-alabek kirola egiten duten bitartean beste gurasoekin euskara praktikatzeko aukera izango bazenute? 

Kiroldegiko kafetegian kafe, infusio edota kolakao baten bueltan zu bezalako beste gurasoekin euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dizu Hondartza Kiroldegiak, Udaleko MINTZALAGUNA egitasmoaren laguntzarekin.

Aprobetxa ezazu aukera paregabe hau! Eman izena MINTZALAGUNA programako Gurasolagunen taldean!

Euskara ongi menperatzen duten eta beste gurasoei laguntzeko prest dauden gurasoak ere behar ditugu. Lagundu nahi? Horretarako ere aukera aparta da!

Baina zer da MINTZALAGUNA?
Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun 22 herri desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan. 

Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean,gutxienez, ordubetez elkartzeko prest egotea. 

Adiskide giroan arituko zara hizketan eta pixkanaka somatuko duzu mintzapraktikaren efektua, izan ere, esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera. Kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaika pertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten.

EMAN IZENA!! 
Izen ematea urriaren 3tik 14ra egongo da zabalik: 

1.- E-postaz: mintzalaguna@hondarribia.eus 
2.- Internet bidez: www.blogak.eus/mintzalaguna_hondarribia edo www.hondarribia.eus 
3.- Paperean inprimatutako esku-orria bete eta Udaleko euskara sailera helarazi postaz edo udalera eramanda: Hondarribiko Udala. Euskara Zerbitzua. Kale Nagusia 20, 20280 Hondarribia.

Informazio gehiago: 688 865 398

erantsitako artxiboa ireki

Gehiago itzuli