Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019
HAURRENTZAKO YOGA
ASTEARTEA 17:00/17:45
Yoga helduei zuzendutako jarduera izaten da, gorputzaren bitartez giza nortasunaren alderdi desberdinak landu bait daitezke, teorian, helduak jadanik garatuta dituenak.
Haurrekin ari garenean, oraindik nortasunaren garapen etapa horretan daudela, garapen horrekiko laguntza bat eskeintzen du yogak, oraindik haur izateko daukaten beharra eta horren espresioa errespetatuz.
Haurrentzako yogan jolasatik abiatutako dinamikak proposatzen dira (arnasketak, gorputz-jarrerak eta erlajazioa), geure burua ezagutzeko hain gozagarria den eta inoiz galdu beharko ez genukeen moduan.
Talde txikiek (8 haur talde bakoitzeko) giro erlajatua lortzen laguntzen dute eta adin desberdinak elkartzeak (8-11 urte) norberaren onarpena eta balioespena , eta bide batez lankidetza eta enpatia garatzen dute.
Gorputz-jarreren bidez mugikortasuna, indarra, malgutasuna, oreka eta koordinazioa lantzen dira. Eta arnasketaz jabetuz gorputz kontzientzia, lasaitasun emozionala eta ixiltasunaren balioa barneratzen dute.