Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016
2016/2017 neguko kanpaina
Datorren irailaren 26an Jardueren Kanpaina berria hasiko da. Izen-emateak irailaren 12 eta 13an egingo dira abonatuentzat eta 14tik aurrera ez-abonatuentzat.
Aurki izango duzue eskura informazio osoa harreran zein web-orrian, baina Cycling eskaintzaren zabaltzea aurreratzeko aprobetxatzen dugu, larunbat goizetan 9:00-10:00 eta 10:00-11:00 ordutegietan.
Aurreko Neguko Kanpainan parte hartu bazenuten, gogoratu nahi dizuegu zuen plaza eta jarduera berriztatu dezakezuela harreran edo telefonoz deituz, abuztuaren 31 arte.