Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-11-2021





SAUNA MISTOA eta LURRIN BAINUA

SAUNA MISTOA eta LURRIN BAINUA

Saunen eta hidromasajeen eremua berriz ireki ahal izateko, Osasun Zerbitzuarekin harremanetan jarri gara. Zerbitzu horrek instalazioen ezaugarriak (espazioa, aireztapena...) baloratu ondoren, zenbait proba egiteko eskatu digu (hezetasun-maila, CO2), neurketen ondoriozko parametroak egokiak diren ala ez zehazteko.

Zona horretako aireztapen-sistema zaharkituta geratu denez, ez da lortzen berrikuntza egokia bermatzea Covid araudia betetzeko. Hori dela eta, aldagelen barruko hidromasajeak eta saunak itxita egongo dira.

Hala ere, gure helburua azaroaren amaieran sauna mistoa eta lurrun-bainua ireki ahal izatea da, Osasun Zerbitzuak eta Udalak onartu ondoren.

Sauna mistoa eta lurrun-bainua martxan jartzean, hauek izango dira esleitutako aldagelak:

  • Astelehenetik ostiralera 17:00/20:00 eta larunbatean 9:00/13:00: igerilekuko aldagelak. 
  • Gainerako orduetan, gorputz-tratamenduko aldagelak erabili ahal izango dira.

Gehiago itzuli