Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2019

Gabonetarako era guztietako ekintzak antolatu ditu Udalak

Gabonetarako era guztietako ekintzak antolatu ditu Udalak


Goazen ikuskizuna, Gabonetako "videomapping" bat, musika, antzerkia, merkatua eta dantza dira protagonista nagusienak.

Gainean ditugun Gabonetarako ekitaldi sorta zabala antolatu da Hondarribiko Udaletik. Kultura, Euskara eta Merkataritza departamentuko arduradunak diren Juan Luis Silanes eta Maria Serrano zinegotziek aurkeztu dute programa osoa.

‘Era guztietako ekitaldiak antolatzen saiatu gera’ esan du Silanes Kultura zinegotziak. “Helburua gure herria Gabonetan oso bizi egotea da, eta hartarako izaera guztietako ekitaldiak antolatu ditugu, bereziki bertakoei zuzenduta, eta baita gure artera etortzen direnei ere”.

“Gazte eta helduei zuzenduak, diziplina desberdinak bildu ditugu” dio Maria Serranok, “adibidez, Gabonetako merkatua, Goazen ikuskizuna, musika, zinea, antzerkia, dantza, euskal liburu eta diska azoka, Santo Tomas eguna, Olentzeroarekin lotutako Gabon Kanta jaialdia…”

“Informazioa www.hondarribia.eus web orrian zintzilikatu dugu. Aipamen berezia egin nahiko nuke ‘Gabonetako videomapping-a’ deitu diogu ekimenari, larunbata honetan Gipuzkoa plazan, oso ikusgarria izango da eta, 20:30etik 22:00etara. Ostiral honetan ‘La trinchera infinita’ filmea izango dugu, ‘La casa de Bernarda Alba’ antzerkia igandean, hilaren 14an Strad bibolin-jolea izango dugu Hondarribian, eta urtarrilaren 2an Goazen Itsas Etxea Auditoriumean” besteak beste” gehitu du Serranok.

Informazio osoa hemen: http://www.hondarribia.eus/eu/agenda

leer más itzuli