Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-10-2018

Zabalik dago Bordari eta Satarka sarietan parte hartzeko epea

Zabalik dago Bordari eta Satarka sarietan parte hartzeko epea


Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da.

Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXV.edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortzeko helburuarekin. Lehiaketak bi sari-atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.
 
Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute. Bordari ipuin-sariak hirun maila izango ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat; B maila DBHko 3. eta 4. edo Batxilergoko 1., eta 2. mailetan ari direnentzat; eta C maila Lhko 6 eta DBHko 1. Edo 2. Mailetan ari direnentzat
 
Satarka atalak, berriz, bi maila edukiko ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila DBHko 3. eta 4. edo Batxilergoko 1., eta 2. mailetan ari direnentzat. Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita. Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira.
 
Lan bakoitzaren lehen orrialdean ondorengo datuak adierazi beharko ditu egileak:
  • a) Zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari edo Satarka).
  • b) Zein mailatan (A, B edo C).
  • d) Lanaren titulua.
  • e) Egilearen izenordea.
  • f) Egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den.
Gutunazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, eta nortasun agiriaren kopia. Lanak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 15ean amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira. 

leer más itzuli