Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017

2018rako Udalak 21'6 milioi euroko aurrekontua izango du

2018rako Udalak 21'6 milioi euroko aurrekontua izango du


Datorren 2018. urterako Hondarribiko Udalak 21.602.340 milioi euroko aurrekontua izango du. Hala onartu zen atzo ia bederatzi orduz luzatu zen Osoko Bilkuran. EAJren aldeko 10 botuekin, PSE-EE (1) eta EH BILDUren (1) abstentzioak, eta ABOTSANITZ (3) zein PP (1) alderdien aurkako bozkekin. Mikel Garmendia (EH BILDU) ez zen izan, duela gutxi Xabier semea hil baitzaio. Bere omenez, minutu bateko ixilunea gorde zen saioaren hasieran.

Datorren 2018. urterako Hondarribiko Udalak 21.602.340 milioi euroko aurrekontua izango du. Hala onartu zen atzo ia bederatzi orduz luzatu zen Osoko Bilkuran. EAJren aldeko 10 botuekin, PSE-EE (1) eta EH BILDUren (1) abstentzioak, eta ABOTSANITZ (3) zein PP (1) alderdien aurkako bozkekin. Mikel Garmendia (EH BILDU) ez zen izan, duela gutxi Xabier semea hil baitzaio. Bere omenez, minutu bateko ixilunea gorde zen saioaren hasieran.

Denetara 14 emendakin onartu ziren, 9 PSE-EErenak, 4 EH BILDUrenak, eta azkena EAJ-k aurkeztutakoa. Onartutako emendakinen kopurua 281.340 eurokoa izan zen. Azkenik, ABOTSANITZ eta PP alderdiek aurkeztutakoak ez ziren onartu. ABOTSANITZek aurkeztutako osotasuneko zuzenketa ere ez zen onartu.

Txomin Sagarzazu Alkateak egin zuen aurrekontuaren azalpena. “Aurrekontu orekatu bat da, hiritarren ongizatearen alde egingo duena. Baliabideak azpiegiturak sortu eta hobetzeko bideratuko ditugu, beti ere hiritarren, eta batez ere beharra duenaren alde egiten. Sekulan baino lehenago aurkeztu diegu proposamena beste udal taldeei, urriaren 20an eta azaroaren amaieran onartu. Udal tasa eta zergak ez ditugu 4. urtez segidan igo. Zuhurtziaz jokatzen ari gara eta herritarrak konturatu dire hortaz”.

“Legealdi honetarako egindako plana jarraituz, aurten 25 proiektu garrantzitsu aurrera eraman nahi ditugu. Udal zerbitzuak hobetu nahi ditugu kontratazioa indartuz, eta udal gardentasun plana garatuz. Hondartzako eta Kiroldegiko futbol zelaiak eta ur gunea eraberrituko ditugu, Sainduko Gaztelekua eta Goiko Errotako aterpetxea eraberritu, Harategi eta Satarka kaleak berriritartu… Zerrenda zabala dugu datozen asteetan aurkezten joango garenak” esan zuen Sagarzazuk.

ABOTSANITZek aurkako bozka eman zuen, “herritarren parte hartzea faltan botatzen baitugu. Zuhurtzia aipatzen da baina likidazioetan ikusten da jasotako diru-kopurua beti handiagoa dela erabilitakoa baino. Hiritarrei asko kobratzen zaie eta gero gutxi erabiltzen da zerbitzuak hobetzen ez direlarik”.

EH BILDUk abstentzioa eman zuen. “Ongi dago Gobernu Taldeak bere gabeziak aipatzea, baina altxortegi-gerakinan handiak izanda zerbitzuak hobetu behar dira. Arazoak badira baina ez dira konpontzen”.

PSE-EE alderdiak ere abstentzioa eman zuen. “Aurrekontu kontinuista baten aurrean gaude, gauza asko esaten dira baina gero ez dira betetzen. Hondarribiarrarentzat hiri goxoagoa egin nahi dugu eta gure emendakinak bide hortatik doaz”.

PP alderdiak aurka bozkatu zuen. “Elkarrizketarako irekita nago. Gauza asko ez dira betetzen eta udal aurrekontuaren betetze mailaren azterketa bat faltan botatzen dut”.
PSE-Eeren 9 eta EH BILDUren 4 emendakin
Jarraian ABOTSANITZ taldearen osotasuneko emendakina aztertu zen, alderdi honek eta EH BILDUk baietza eman zutelarik; PSE-EE eta PPk abstentzioa eta EAJ-k aurkako botoa eman zuten.

Azkenik, emendakin partzialen unea iritsi zen. PSE-EE alderdiari 9 emendakin onartu zitzaizkion, denen adostasunarekin, 227.560 eurokoak. Horien artean, ezindutako haurrentzat parkeak egokitzeko partida bat, Alameda birgaitzeko herritarren partehartzearekin egin beharreko aurreproiektu bat, Musika Eskolaren zerbitzua nola izan beharko duen aztertuko duen ikerketa bat egitea, txirotasun energetikoa duten etxebizitzentzat laguntzak edota memoria historikoarekin loturiko dirulaguntzak.

EH BILDUri beste lau emendakin onartu zitzaizkion, 35.780 eurorekin eta denen adostasunarekin. Hiriko puntu beltzen lanketaren jarraipena emakume-taldeekin egiteko, korporazioak Alardearen gainean elkarrizketa-prozesua gauzatzeko, herritar talde batek Alardearen gainean elkarrizketa prozesua gauzatzeko lanketa eta Udal instalazioetan komun edo aldagelak ez binarioak eskaintzen hasteko beste kopuru bat hain zuzen ere.

EAJk azken unean aurkeztutako 18.000 euroko beste bat ere onartu zen, Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibeleko estazio megalitikoaren birgaitzea amaitzeko.

Azkenik, ABOTSANITZek (35) eta PP alderdiek (5) aurkeztutakoak atzera bota ziren.

leer más itzuli