Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017

Hondarribiko landa inguruetako bideak garbitzen ari dira

Hondarribiko landa inguruetako bideak garbitzen ari dira


Ia 70 kilometro txukunduko dituzte.

Udaleko Ingurumen Departamentua eta Behemendi Elkartearen artean Hondarribiko hainbat nekazal bide garbitzen ari dira. Udala eta Elkarteak sinatuta duten akordio bati esker, hirian zehar dauden ia 70 kilometro nekazal bide egokitzea da helburua, Arkoll, Akartegi, Semisarga, Montaña eta Jaitzubian zehar.

Juan Luis Silanes, Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotziak dioen moduan, “garbiketa hauek oso garrantzitsuak dira. Landa-guneetan errepideak ez dira hain zabalak, baina autoak bertatik pasa behar dira nahitaez, beraz ezinbestekoa dugu urtean bitan garbiketa egitea, alboak ez badira garbitzen arrikus baitago oinezkoentzat bereziki. Gainera, orain ehiza garaian mugimendu gehiago dago inguru honetan eta trafiko aldetik arriskuak gehitu daitezke”.

leer más itzuli