Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017

Baiona, Iruñea eta Hondarribia marrazki dira Euskal Museoan

Baiona, Iruñea eta Hondarribia marrazki dira Euskal Museoan


Urriaren 22ra bitarte izango dira ikusgai sei artistek Iruñea, Baiona eta Hondarribia ardatz hartuta egindako obrak.

Gaur arratsaldean aurkeztu dute CREACITY elkarlanaren baitan Baionako Euskal Museoan hainbat artistek egindako marrazkiak jasotzen dituen “Behin baziren… hiru hiri” izeneko erakusketa ibiltaria. Iruñea, Baiona eta Hondarribiko udalek sustatutako egitasmoaren fruitu dira margolanok, eta urriaren 22ra bitarte izango da ikusteko aukera Lapurdiko hiriburuan. Inma Serrano, Tazab, Josu Maroto Peñagaricano, Luis Ruiz, Sagar Fornies eta Jorge Arranzek egin dituzte hiru hiriak ardatz dituzten obrak.

Aurki marrazkiok jasoko dituen liburua kaleratuko dute, eta hiru hirietan izango da erosteko aukera.
Inma Serrano Arte Ederretan lizentziatua da, Sevillako Unibertsitatean. Formazio artistikoa du ogibide, marrazketa eskolak eta tailerrak ematen baititu. Bere ilustrazioekin eta erreportaje grafikoekin, liburuetan eta prentsa idatzian kolaboratu izan du. Kaleko marrazketarekiko duen interesa, hiriaren eta hiritarren eguneroko bizitza irudikatzean zentratzen du. Bere eguneroko grafikoek Europa osoan zehar bidaiatu dute, eta Italiako, Frantziako, Portugalgo edo Ingalaterrako erakusketetan parte hartu dute:  inmaserrano.es/

Tazab Auvernian jaio zen, eta bertan bizi da, Clermont-Ferrand hirian. Anatomiarekiko duen pasioak mediku izatera eraman du. Hala ere, ez ditu bere lan grafikoak alde batera utzi. “Urban Sketchers” kolektiboan afiliatua da: tazaberie.blogspot.fr/    tazaberie.blogspot.com.es/  
Josu Maroto Peñagaricano Urretxun jaioa da, eta arkitekturan lizentziatua (EHUn). Mundua ulertzeko baliatzen du marrazketa, txikitatik. “Urban Sketchers” kolektiboko kidea da, karikatura egilea eta ilustratzailea. www.josumaroto.com/

Luis Ruiz, Malagan jaioa, arkitektura doktorea da Sevillako Unibertsitatean. Ikertzailea eta zutabegilea da, baina marrazkilaria beste ezeren gainetik: inguruan duenari begiratzen dio, beti sakelean daraman libretaren bidez.luisrpadron.blogspot.com.es/

Sagar Fornies Bartzelonan bizi da, hogei urte daramatza han. Horien erdia, ezagutzen duen hiri ederrenetako bat marrazten eman du. Bartzelonari buruzko hiru liburu argitaratu ditu. Sketching-arekiko afizioa, beste ilustrazio lanekin, eta komikien marrazketarekin uztartzen du. Horietan, sketching-ean ikasten ari den guztia aplikatzen du. sagarfornies.blogspot.com.es/

Jorge Arranz madrildarra da. Lehen hogei urteak Madril erdiko seigarren pisu batean eman zituen. Hortaz, bere leihotik teilatuak, tximiniak eta antenak besterik ez zituen ikusten, eta beti inguruan zuena marraztu izan duenez, teilatuekin hasi zen, etxe-aurrekin ondoren, eta kalera jaitsi zen azkenean. Psikologian eta Arte Ederretan lizentziatua da, eta 1980an hasi zen marrazketan jarduten, testu liburuetarako, prentsarako eta komiki aldizkarietarako marraztuz. www.jorgearranz.com/

leer más itzuli