Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016

UDALAK AUZO BIDEEN IA KILOMETRO BAT EGOKITU DU

UDALAK AUZO BIDEEN IA KILOMETRO BAT EGOKITU DU


Hondarribiko Udalak azken asteetan zenbait auzo-bide zolatu eta konpondu ditu. Udaleko Nekazaritza Departamentuaren proiektua da, eta obra Otegi Gaztañaga enpresak egin du, 103.400 euroko aurrekontuarekin. Nekazaritza alorreko zinegotzia den, Kalixa Silanesek, zera adierazi du: “2016 urtean Udalean aldaketak egin ditugu auzo bideak hobetzeko lanetan. Orain arte lau edo bost zati handi berritzen genituen, eta aurten Hondarribiko auzo bideen egoera aztertuta, nabaritu dugu hobetu beharreko zenbait gune zeudela, eta hori dela-eta luzera motzagoa zuten hamar gune ezberdinetan eragin dugu”. “Udalaren ustez beharrezkoa duten guneetako bideakegokitzen ditugu” esan du Silanesek; “berez, bizilagunek eta erabiltzaileek berek eskatu egiten digute bide horiek konpontzeko. Bide hauek izan dira: Ballantonea (89 metro), Romero-Enea (38 metro), Harrobitarte (15 metro), Bustiñalde (55 metro), Batxillerrenea (31 metro), Danbolinenea (87 metro), Zokueta (86 metro), Zaldunborda (86 metro), eta Istillaundiberri (174 metro lineal).

leer más itzuli