Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016

UDALAK HASIERA EMAN DIO 47 UDAL LANDA LUR MUGATU ETA MUGARRITZEKO ESPEDIENTEARI

UDALAK HASIERA EMAN DIO 47 UDAL LANDA LUR MUGATU ETA MUGARRITZEKO ESPEDIENTEARI


Uztaileko Ezohiko Bilkuran onartu egin dira Gai Zerrendako bi puntuak. Bilkurak ordu bete igaroxea iraun du, eta batetik, aho batez onartu egin da 47 udal landa lur mugatu eta mugarritzeko espedientearen izapideari hasiera emateko proposamena, eta bestetik aurrera atera da Udalak ordaintzekoak dituen zenbait fakturari buruzko proposamena, PNV-EAJ eta PSE-PSE taldeen aldeko botoarekin, eta ABOTSANITZ, EH BILDU eta PP taldeen abstentzioarekin. Txomin Sagarzazu Alkateak zera nabarmendu du: “zehaztasun-eza dago Udalaren jabetzakoak diren 47 udal landa lurren mugari dagokionez, eta gaurko onespenarekin, hasiera emango diogu lur horiek mugatu eta mugarritzeko espedienteari juridikoki. Lan nekeza da, eta besteak beste, lur horiekin muga egiten duten lurren jabeekin jarri behar dugu harremanetan”. Proiektua egiteko Udalak Geograma S.L. enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu, 51.000 euroko gehi BEZ aurrekontuarekin. Gai Zerrendako lehenengo puntuan onartu egin dira ordaintzeko zeuden zenbait faktura. Juan Mari Altunak, Ogasunaren alorreko Zinegotziak, zera nabarmendu du: “jarduera horiek Udalak kontratatu ditu eta egin dira, eta zenbait arrazoi direla eta ez dira gaur egun arte ordaindu, eta ahalik eta azkarren ordaindu behar ditugu”. ABOTSANITZ taldea abstenitu egin da, eta zera adierazi du: “denbora gehiago behar genuen atzo eman ziguten txostena aztertzeko. Argi dugu fakturak onartu behar zirela, baina aztertzeko denbora izan gabe ezin dugu besterik egin”. EH BILDU taldeak ondokoa adierazi du: “Abotsanitz taldearen jarrera bera dugu. Hain denbora gutxirekin ezin dugu iritzia eman”. PSE-PSE taldeak hau esan du: “Fakturak banaka bozkatu nahi izan ditugu, izan ere nahiz eta guztiak ordaintzearen alde gauden, gai zehatz batzuetan ez dugu hain garbi, eta banaka joan nahi genukeen. Alde bozkatzen dugu aurrera atera dadin eta guztiak ordaindu eta gaia konpon dadin”. PP taldea abstenitu egin da, eta zera esan du: “ Oso denbora gutxi izan dugu. Gure aldeko botoa beharrezkoa izan balitz, agian gure jarrera ez zen abstentzioa izango”.

leer más itzuli