Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-08-2016

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA HONDARRIBIAN ABUZTUAREN 18AN

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA HONDARRIBIAN ABUZTUAREN 18AN


Duela egun gutxi Itsas Etxea Auditoriumean Euskadiko Gazte Orkestraren kontzertu bikaina ospatu zenetik egun gutxi igarota, abuztuaren 18an Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gure hirian egongo dela aurreratu daiteke. Sarrerak jadanik salgai daude www.kutxabank.com gunean, baita ARMA PLAZAn ere, 15 eurotan eta 6 eurotan 18 urtetik beherakoentzat 34 urteko ibilbidearen buruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak tinko eusten dio euskal musikari arreta berezia eskainiz musika sinfonikoa zabaltzearen bere bokazioari. Finkatutako eta ongi egituratutako jarduerak lau kontzertu ziklo iraunkor (Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruña), ganbera-musika eta gaztetxoentzako kontzertu-ziklo ezberdinak eta bereziki euskal konpositoreen sorkuntza sinfonikoaren inguruko ekoizpen diskografiko nabarmena burutzea ahalbidetzen dio Orkestrari; Itsas Etxea Auditoriumeko inaugurazio ekitaldietan hartu zuen parte. Egun, sortu zenean finkatutakoari jarraiki, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak euskal kulturaren enbaxadore izatearen bere betekizunari erantzuten dio. Aipagarria da nazioarte mailako 16 bira burutu dituela Argentina, Brasil, Txile, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batuan eta Italian. Guzti honen ondorioz, Euskadiko Orkestra erreferentziazko orkestra dugu, bai erkidego mailan, urtean 150.000 entzule biltzeagatik, eta baita estatu mailan ere, bere jarduera darraiten 7000 abonatuei esker. Orkestra 1982ko apirilan sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatu eta garatua. Gaur egun Jun Märkl Zuzendari Titularra da eta Andrey Boreyko Zuzendari Printzipal Gonbidatua.

leer más itzuli