Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-02-2024

2023-2027 bitartean indarrean izango den euskararen plan estrategikoa elkarrekin diseinatzen

2023-2027 bitartean indarrean izango den euskararen plan estrategikoa elkarrekin diseinatzen

2023–2027 legealdian herrian dugun euskararen erabilera sendotzeko helburuarekin, Udalak eta herritarrek izango duten lan-tresna diseinatzen ari dira Hondarribiko Udala herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean.
Lanketa hau Elhuyarren aholkularitza tekniko eta dinamizazioaren bidez egin da. Lehendabiziko pausoa diagnostikoa egitea izan da, hain zuzen, Hondarribian euskararen erabilera, presentzia eta egoera ezagutzea, datu kuantitatibo zein kualitatiboetan oinarrituta.

Azarotik urtarrilera bitartean, berriz, hiru hausnarketa-batzorde gauzatu dira, euskara sustatzeko erronkak eta lan-ildoak elkarrekin adosteko eta antolamendu-ereduari buruzko gogoeta partekatua egiteko.

Asteazkenean, urtarrilak 31, izan zen azken hausnarketa batzordea eta bertan herrian euskararen erabilera areagotzeko, herriko eragileak euskara arloan saretu eta aktibatzeko aurrera eraman beharreko ekintzak zerrendatu eta lehenetsi ziren. Hala nola, aisialdia eta kiroletan, merkataritza eta ostalaritzan, eta hezkuntzan euskararen kontzientziazio eta prestigioa areagotu ahal izateko  ekintza xorta zehaztu zen. Finean gure herrian euskara ekosistema euskaldunagoa sortzeko herritar eta eragileen arabera legealdi honetan aurrera eraman beharreko ekintzak.

Hurrengo urratsa
Hurrengo urratsa bide-orrian zehaztutako ekintzak gauzatzeko herri mailako  egitura eta antolamendua abian jartzeaz gain, lehenetsitako erronken arabera, 2024 urteari dagokion plangintza zehaztea eta abian jartzea izango da.

Hondarribia, urtarrilaz geroztik UEMAko kidea denez, ekintzak aurrera eramateko UEMAko teknikari baten laguntza izango du. Horregatik, hurrengo asteetan lehenetsitako ekintzen helburu diren herriko eragileekin bilerak antolatuko ditugu, bide orrian jasotakoen berri emateko eta lanari ekiteko.

Udalak planaren diseinuan parte hartu duten herritarrei eta eragileei beren jarrera eta prestutasuna eskertu nahi dizkie.

leer más itzuli