Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2022

Gaurtik abian da hiriko 51 komertziotan deskontu bonoekin erosteko aukera

Gaurtik abian da hiriko 51 komertziotan deskontu bonoekin erosteko aukera


Saltoki bakoitzak 176 bono izango ditu eta hiritar bakoitzak 5
Gaurtik abian da Hondarribian Bono Denda kanpainaren edizio berri bat. Hala eman du aditzera Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

“Bertako merkataritzaren alde egiten ari garen apustuan beste ekimen bat da bono denda kanpaina hau. Aurten 40.000 euro jarri ditu Udalak herritarrek Hondarribian kontsumitu dezaten. Ez da ahaztu behar pandemia iritsi zenetik abian jartzen den hirugarren kanpaina dela. Udalak apustua egiten du hiritarrek bere hirian kontsumitu dezaten, bertoko merkataritzaren garrantzia handia dela jabetuta gaude eta” esan du Maria Serrano zinegotziak.

“16 urtetik gorako hondarribiar bakoitzak 5 bono izango ditu kanpainan parte hartzen duten komertzioetan gastatzeko. 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egongo da. 51 saltokik eman dute izena, era guztietakoak direlarik. Jantziak eta osagarriak, optikak, opariak, liburudendak edota belardendak adibidez. Kanpaina hauek oso ongi funtzionatzen dutenaren seinale dira.

Erosketak egiteko bi epe zabalduko dira. Lehena gaurtik uztailak 3ra, eta bigarrena uda pasatakoan, urriaren 1etik abenduak 4 arte” zehaztu du Serranok.

Informazio guztia www.hondarribia.eus gunean dago.

leer más itzuli