Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-06-2022

Kalez kale Hondarribia hobetzen programa Mendelu auzora heldu da Gibeleta kaleko hobekuntza lanekin

Kalez kale Hondarribia hobetzen programa Mendelu auzora heldu da Gibeleta kaleko hobekuntza lanekin

Gaurtik hasita kale osoa asfaltatu egingo da, eta ondoren margoketa lanak burutuko.

Aurrekontua 165.593,21 eurokoa da
Martxoan hasi zen Kalez Kale Hondarribia hobetzen lan-programa aurrera doa sendotasunez. Gaur goizeko lehen orduan Mendelu auzoko Gibeleta kalean eman du urrats berria Hondarribiko kaleak eta hiri-ingurunea hobetzea helburu duen eta Garapen Iraunkorrerako Udal Estrategiaren parte den proiektuak. Hala eman dute aditzera prentsaurrekoan Ekitaldian Txomin Sagarzazu Alkateak eta Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Txomin Sagarzazu Alkateak gogoratu nahi izan duenez, “Kalez Kale Hondarribia hobetzen. Hondarribiarentzat mugikortasun justuagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa lortzea helburu duen ekintza integraleko plana da. Hainbat urtez landu den proiektua da, eta Udaleko sail askoren koordinazioa behar izan du. Martxoaren lehen astean hasi genuen, Donostia eta Kosta kaleko bi eremu desberdinetan. Orain programa Mendelura zabaldu dugu.

“Azpimarratu nahi dut lanean ari garen eremuetan oso erritmo onetan gabiltzala, epeak betetzen ari garela eta emaitzak ikusten ari direla. Era berean, eskertu egin nahi dut hiritarren jarrera, oso jakitun gara eta obrek eragozpenak sortzen dituztela, eta gainera, hiriko beste zenbait tokitan ere beste proiektu batzuekin ari garelako, Baserritar Etorbidean eta Kai Berriaren inguruetan kasu” gehitu du Sagarzazu Alkateak.

Hilabete bateko lana Gibeletan
Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du Gibeleta kaleko eremuaren proiektuaren zehaztasun gehiago. “Helburua galtzadaren egoera egokitu eta hobetzea da, denboraren eta ibilgailuen joan-etorrien ondorioz sortutako kalte txikiak konponduz. Asfaltatze lanak egingo dira gehienbat, gaurtik hasi eta aste osoan zehar. Ondoren, aparkalekuak egokitu egingo dira auzokoei bere egunerokotasunean laguntzeko.

Hilabete bateko epea izango du. Duela 10 egun kaleko arketa guztiak egokitu egin genituen, 50 inguru hain zuzen ere. Pasa den astean bizilagunen soto bakoitzean informazioa jarri genuen ohar modura.

Obra konkretu honen aurrekontua 165.593,21 €koa da, baina gogoratu nahiko nuke oro har, proiektuaren lan-eremuak bost gune dituela (Donostia Kalea eremua, Kosta kalea, Harresilanda Kalea eremua, Gibeleta Auzoa eta Sabin Arana eremua), aurrekontu osoa 3.329.404,07 eurokoa dela, eta 15 hilabeteko iraupena izango duela” amaitu du Carrion zinegotziak.

leer más itzuli