Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-11-2021

Zabalik da bertako saltokietan ekonomia suspertzeko bono denda kanpaina

Zabalik da bertako saltokietan ekonomia suspertzeko bono denda kanpaina

49 saltokik eman dute izena eta 16 urtetik gorako herritarrek gozatu ahal izango dituzte deskontuak.

avier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Txomin Sagarzazu Alkatea eta Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia egon dira irekiera ekitaldian
Bigarren aldiz, Hondarribiko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Euskadi Bonodenda  kanpainarekin. Erosketak egiteko epea atzo hasi zen, eta gaur goizez, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Txomin Sagarzazu Alkatea eta Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzia hiriko zenbait saltokitan izan dira.

Txomin Sagarzazu Alkatea pozik agertu da. “Eskerrak eman nahi dizkiot Hurtado Sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari, oso garrantzitsua den ekimen hau martxan jartzeagatik. Bertako merkataritzaren alde egiten ari garen apustuan beste ekimen bat da bigarren bono denda kanpaina. 200.000 euro jarri ditu Udalak 16 urtetik gorako herritarrek bertan kontsumitu dezaten, iazko 150.000 euroei batu behar zaizkienak”.

“Kanpaina honek sortzen duen salerosketa-dinamika eta herri-bizitza oso garrantzitsuak dira guretzat. Ajola handiko proiektua da, ongi baloratua dago bai dendari baita bezeroen aldetik ere eta pozik egoteko modukoa da.
49 saltoki eta 25.000 bono

Javier Hurtado sailburuak eskerrak eman dizkio “Hondarribiko Udalari. Bertako komertzioaren alde egiten duen apustua handia da, eta esan egin behar da. Lehen kanpainak Hondarribian oso emaitza onak izan zituen eta ziur hau ere hala izango dela.
49 establezimenduk parte hartzen dute Hondarribian, 25.000 bono banatuko dira eta horrek esan nahi du establezimendu bakoitzeko ia 500 bono izango direla. Lau bonotik bostera pasako da, 16 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta eta saltokien ezaugarriak zabaldu dira gehiagok parte har dezaten

Atzotik abenduak 5 arte zabalduko da erosketak egiteko lehen epea. Gabonetan etenaldi bat egingo da hala adostu dugulako sektorearekin, eta urtarrilaren 10etik martxoak 31 bitarte bigarren epea zabalduko da. 30 euroko erosketarekin 10 euroko deskontua egongo da” zehaztu du Hurtado.

“Udaletik etengabe ari gara bertako merkataritzaren alde lanean. Duela gutxi zabaldu dugu ere Hondarribia Zu Zara proiektuaren barnean beste kanpaina bat, eta Gabonetako kanpaina prestatzen ari gara era berean, bertoko merkataritzarekin lankidetzan” amaitu du Sagarzazu Alkateak.

leer más itzuli