Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-11-2021

Hondarribiko Udalak Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egitea onartu zuen plenoak denen adostasunarekin

Hondarribiko Udalak Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egitea onartu zuen plenoak denen adostasunarekin

Ostegun arratsaldez urriko ohiko plenoa egin zen Hondarribiko Udalean. 13 puntu izan zituen eta hiru orduz luzatu zen. Besteak beste, Hondarribiko Udala Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitzeko proposamena onartu zen denen aldeko bozkekin.

Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu zuen gaia. “Tamalez gaiak zalantzarik gabeko gaurkotasuna dauka, eta mami handikoa dela uste dugu. Gobernu Taldetik Migraziorako Euskal Itun Soziala onartzea proposatzen da. Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da, gaur egungo migrazio erronkari pluraltasunaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspuntutik erantzuteko.

Iniziatiba honen bidez, EAEn diskurtso partekatua eta batasun-irudia sendotu nahi dira, migrazio erronkei modu positiboan erantzuteko. Gainera, dokumentuak aurrerapen alderdi bat badu ere. Hau da, euskal gizarteak inmigrazioa beharrezkoa duela bere lan eta demografía beharrei erantzuteko” gehitu du Larrartek.

“Hortaz gain, Txingudi BHI ikastetxeko obrak direla-eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren %95eko hobaria aplikatzeko interes orokorreko obra aitortzeko proposamena aho batez onartu zen, baita, baita Amute auzoko Villa Telleriaren xehetasun-azterketa behin betikoz onartzeko proposamena ere, hau ere denen adostasunarekin.

7 eta 11. puntuen artean aurkeztu ziren bost mozioak ez ziren aurrera atera.

leer más itzuli