Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014

KIROL DEPARTAMENTUKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA ZABALIK DAGO

KIROL DEPARTAMENTUKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA ZABALIK DAGO


Kirol arloan diru-laguntzak emateko deialdia zabalik dago. Lehengo astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, hogei egunetako epea dago orain eskaerak egiteko BAZen, maiatzaren 20 arte hain zuzen.

Ondoren zehazten diren ekintzei emango zaie diru-laguntza:
· Irabazizko helbururik gabeko kirol kluben eta elkarteen ohiko egitura garatzeko
· Izaera bereziko kirol jarduerak antolatzeko
· Ikastetxeei, eskola kirolaren kudeaketarako egitura berezien sormen  eta garapenerako

Kirol klubei eta elkarteei aparteko diru-laguntza
 
Txomin Sagarzazu Kiroletako zinegotziak dioenez, “emango diren diru-laguntzen kopurua 133.000 eurokoa izango da. Jakin badakigu herrian kirola sustatzeko ezinbestekoak direla, bai laguntza hauek baita kirolaren inguruko elkarteek egiten duten lana ere”.

Diru-laguntza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa B.A.Z.eko (Biztanleen Arreta Zerbitzua) bulegoan, Kale Nagusiko 20. zenbakian, aurkeztuko dira. Astelehenetik ostiralera 9.00tatik 13.30tara eta 16.00tatik 18.00tara irekitzen da, eta larunbatetan 10.00tatik 13.00tara. Azken eguna maiatzaren 20a izango da.

leer más itzuli