Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2019




Hotza iristean korrika egitera ateratzea, posible da!

Hotza iristean korrika egitera ateratzea, posible da!

ITURRIA: Sportlife
Hotza iristen denean korrika egitera ateratzeko gakoak.

Tenperatura behera doa, haizea gogortzen doa, euriak estutzen du … eta zeru grisak kanpoan korrika egitea aukera onena ez dela konbentzi gaitzake … edo bai?

Gakoak eta tresnak eman nahi dizkizuegu, hotza ez dadin entrenatzeari uzteko aitzakia izan. Kirol trikimailu erraz batzuk eta runner helburua neguan ere bete ahal izateko ekipamendua uzten dizkizuegu. Korrikalari ona urte osoan baita ona! 

Planifikatu ibilbidea:  eguraldia oso txarra bada izan gogoan pare bat: autobusetik bi geltokira kontuan izan dezakezun parke bat izan dezakezu, erosketa zentroko aparkalekua erritmo aldaketak egiteko balio diezaguke edo kirol zentro batean izena eman dezakegu eguraldiaren gora beherak gure hankentzat onartezinak direnean zintan korri egin ahal izateko.

Aprobetxatu eguerdia:  eguzkiak gehiago berotzen du 12etatik aurrera. Aldatu zure errutina lan inguruan trostan egitera ordu bete ateratzeko eta eraman tuperra bazkaltzeko. Guztira, jatetxera joango bazina beste denbora erabiliko duzu, denbora berrinbertitzea eta entrenatzeko aprobetxatzea da helburua. Edo behintzat, hori da neguko egunetan Sport Lifen egiten duguna.

Gora, gora:  aldapek potentzia irabazten laguntzen dizute eta horietan oso azkar ezin zarenez joan,eguna txarra bada ere, ez zara hoztuko. Berotu eta ondoren aldapari eraso, 10 segundo indartsu igoz, jaitsi oinez eta igo berriro, orain 15 segundo, poliki ibili jaisteko eta errepikatu, igoera bakoitzean 5 segundo gehituz. Egin 6 edo 8 aldapa eta luzatu ongi bukatzeko.

Oroz gain, abiadura:  kalitatezko lanak duzun denbora laburra aprobetxatzea ahalbidetzen dizu. Berotu trostan hamar minutu eta egin erritmo aldaketak: minuturo joan zure errodaje erritmoa baino 20” azkarrago eta 40” leunago. Errepikatu sekuentzia 10 edo 15 aldiz, azkenak lehenak baino azkarrago eginez. Bukatu 5 minutuko trosta leunarekin.

Gehiago itzuli