Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-11-2017




Zure hortzen “zuritasuna” eta osasuna hobetzeko 5 gako

Zure hortzen “zuritasuna” eta osasuna hobetzeko 5 gako

ITURRIA: Sportlife
Irribarre politagoa nola lortu.

Irribarre egiteak hobeto setiarazten zaitu eta besteekin harremana hobetzen du. Irribarre polit bat osasunaren isla da.Ivan Malagon doktoreak hori lortzeko gakoak azaltzen dizkigu:
  • 1. Garbitasun egokia:  hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea, edo behintzat, egunean hirutan. Eskuila guretzat egokia izan behar da eta hortzetako hariaren erabilera eta odontologoak adieraziko digun kolutorioarekin batera joan behar da. Garbi ezazu mingaina ere eta aldatu eskuila 3 hilero.
  • 2. Ekidin edari karbonatatuak edo zuku garratzak (laranja, limoia edo pomeloa). Hortzetako esmaltea deskaltzifikatzen dute eta higadura goiztiarra eragiten dute. Kafea, tea edo ardoa bezalakoek tinda ditzakete. Erabili lastotxoak likido hauentzat. 
  • 3. Ekidin tenperatura aldaketa bortitzak janarietan:  hortzen sentikortasuna handi dezake eta hortzen barneko odol hodien hantura ere eragin dezake. 
  • 4. Gutxitu azukre kontsumoa -txantxarra sortzen duten bakterioak janari hauetaz elikatzen dira bereziki- eta gehitu proteina, kaltzioa, fluorra eta A, C, D eta K bitaminena. 
  • 5. Zure hortzen zuritasuna mantentzen laguntzen dizuten elikagaiak: begetalak, sagarra, gazta, jogurta, mahatsa eta limoia- azken hau, gatza eta bikarbonatoarekin nahastuta, etxean egindako zuritzaile ona da-.

Gehiago itzuli