Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-09-2015




Eskolara itzultzea, bizkar osasuntsuarekin

Eskolara itzultzea, bizkar osasuntsuarekin

FUENTE: Sportlife
Zure seme-alaben bizkarraren osasuna babestu, egunero eskolara motxila aldean eramatea gerora arazoa izan ez dadin.

Artikulazioen egituren garapen-fasean, luzaroan mantentzen diren gorputz-jarrera okerrak patroi okerrak sorrarazten dituzte, bizkarrezurrean aldaerak eragin ditzaketenak. Motxila eramatea eguneroko zama bat da, horregatik, oso garrantzitsua da gurasoak adi egotea seme-alaben motxilekin eta ondo ipini behar zaie motxila desoreka horiek saihesteko, garapenean eragin txarra izan dezaketelako.

Motxilaren pisuak, ezin du eduki umearen pisuren %10 baino gehiago. Adibidez, 40 bat kiloko ikasle batek ez luke  4 kilo baino gehiago pisatzen duen motxila eraman. Zama handiagoak eramanez gero, bizkarrezurraren posizio naturala nabarmenki aldatuko da.

Motxila hautatzeko orduan, kontuan izan, lotzeko uhalak erregulatzekoak, zabalak eta bigungarriak izan behar dutela. Motxila batzuek alboko uhalak edukitzen dituzte gerriko gisa lotzen direnak. Uhal horiek egonkortasuna ematen dute eta zama gutxiago mugitzen da.

Posizio okerrak
Batzuetan, prisaren, ohituren edo moden eraginez, ikasleek motxila sorbalda batean esekita eramaten dute eta jeneralean, beti albo bereko sorbaldan. Pisua albo batean jarrita, sorbalda igo egiten da eta sistema osoak konpentsatzeko joera duenez, bizkarrezurra desbideratu egiten da eta, horrek, epe ertainera edo epe luzera desoreka sorraraziko du eta eskoliosi konpentsatua agertuko da, urte askoan antzeman gabe manten daitekeena. Zalantzarik gabe, egunero zama eramateko aukerarik txarrena da.

Motxila beheregi jartzen denean (moda da ikasleen artean), pauso bakoitzean sakro inguruko aldea eta mokorra kolpatzen dira eta horrek eragina du oinez egiteko era arruntean. Umearen gorputz-jarrera aurrerantz makurtzen da oinez egiterakoan eta, ondorioz, bizkarrezurrean gainkargak eta jarrera-patroi desegokiak sortuko dira.

Posizio zuzena
Aukerarik onena motxila bi sorbaldetatik esekita eramatea da, baina, betiere, posizioa ondo doitzen badugu.

Motxila barruko gauzak banatzean, pisutsuenak beti sorbaldatik hurbil ipini behar dira. Normalean liburuak eta PCa bizkarra ukitzen duen motxilaren partean ipini behar dira.

Erreferentzia gisa, motxilaren beheko partea alde lunbarrean ipini behar da, inoiz ez beherago.

Zama bi sorbaldetan orekatuta banatu behar da eta ziurtatu alboko uhalak berdin estututa daudela.

Motxilaren tamaina ezin da, inola ere, umearen bizkarra baino izango.

Gehiago itzuli