Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015




BIZIORIK GABEKO SNOWBOARDA

BIZIORIK GABEKO SNOWBOARDA

ITURRIA: Sportlife
Ez ezazu snowboard egun perfektu bat alferrik gal oinarrizko xehetasun batzuk argi ez edukitzeagatik eta ez utzi “bizio” txiki horiek zure bilakaera geldiarazten. Fidel Alonsok, HEAD taldeko lasterkaria denak, zenbait aholku eta trikimailu ematen dizu denboraldi honetan elurra askoz ere gehiago goza dezazun.

Snowboardean hastea benetan dibertigarria da, baina batzuetan elur-egun perfektu bat benetako amets gaizto bihur daiteke jarduera hau ondo egiteko oinarrizko xehetasun batzuk ez baldin badakizkizu.

Oholaren munduko hasiberriei – eta hain hasiberri ez direnei ere – buruhauste gehien ematen dien oinarrizko kontzeptu batzuetan jarri nahi nuke arreta. Orobat jakiteke hartzen diren eta zuk oholarekin egoki aurrerapenak egitea ezinezko egiten duten bizio batzuk baztertuko ditugu. Onena da haiei galga jartzea gustukoen duzun eski-estaziora bidaiatu aurretik.

→ Adi zure botekin
Nire ustez, botak materialaren osagairik garrantzitsuena dira, ohola eta finkatzeen aurretik ere. Uretatik eta hotzetik behar bezala bakartzen ez zaituzten kalitate txarreko botek ziur kirol hau gorrotatzen hasaraziko dute. Ez dago oinak blai ohartzea baino gauza okerragorik elurretan hotzak akabatzen zaudenean. Snowboard materiala zeure lehenbiziko aldirako alokatuko baduzu, ondo egiazta ezazu botak egoera onean daudela eta on litzateke modelu eta markarengatik galdetzea, informazio extra zerbait edukitzearren.

Izaria edo taila da beste arazo bat, denbora hartu behar da botaren taila erabakitzeko, eta ez egin jaramon handirik kirol zapatiletarako daukazun zenbakiari, nabarmen aldatuko baita markaren arabera. Gaizki aukeratutako taila txikiko bota batek ematen duen minak lortuko du zuk lagunei kafetegian itxarotea. Aldiz, handi geratzen zaizun bota batek lesio-arriskua handitzen du. Dagokizun izaria aukeratzeko, arreta jar ezazu honako puntuotan:
Dendan, doitu eta lotu bota ohola jarri behar bazenu bezalaxe, eta harekin ibil zaitez sentsazioak esperimentatzearren. Behatz lodiak barruko botinaren punta ukitu behar luke, hura mugi dezakeelarik. Estutzen bazaitu, eska ezazu handiagoko zenbaki erdia, zuzeneko taila aurkitu arte. Pentsa ezazu botak amore emango duela eta hainbatetan erabili ondoren taila pixka bat irabaziko duela; beraz, “justu” baina eragozpenik gabe geratzen bazaizu, beharbada zure taila izango da.
Bota loturik daukazula, saiatu belaunak tolesten oinazpia osorik kokaturik eta orpoa desitsatsi gabe. Tolesterakoan mugitu egiten bada edo orpoa botaren barruan altxatzen bada, ziur taila txikiago bat behar duzula. Oinak guztiz eutsirik egon behar du tolesten ari zarenean, botaren barruan mugitu gabe.

Azkenik, behin zeure botak eduki ondoren eta oholaren gainean jartzeko prest zaudenean, sendo lot itzazu, baina ez zaitez pasa. Hain kalterakoa da botak gehieneko puntuan lotzea, haiek lasai uztea adina.

→ Kontuan har ezazu zer jazten duzun
Zabalduenetako oker bat da berotzeko arropa ezegokia eramatea. Jakin beharreko gauzarik garrantzitsuena duzu neguko kiroletarako geruzaka jantzita joan behar duzula, tipula bat bezalaxe. Horrela, geruza bat baztertu ahalko duzu tenperatura gehiegizkoa bada. Alderantziz ere, berokia izerdiz ase dezakezu geruza bakarra badaramazu eta izoztuta gera zaitezke gelditzen zarenean. Eta alderantziz ere, hotzez izoztu zaitezke oso bero jantzita ez bazaude, zure egun eguzkitsu zoragarria bat-batean okerrera aldatzen bada, mendian gerta daitekeen bezalaxe.

Aukera ezazu izerditzen den eta gure soinaren tenperaturari eusten dion elastiko termiko batez osatuta dagoen lehen geruza bat. Jarraian, bigarren geruza bat, izerditzeko elastiko fin bat, forro polar bat edo antzekoren bat izan daitekeena, eta, azkenik, jaka.

Gehiago itzuli