Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-11-2021




Haurdunaldian zehar kirola egiteko 6 arauak

Haurdunaldian zehar kirola egiteko 6 arauak

ITURRIA: Sportlife
Emakume kirolari batek modu osasungarri batean ariketa egiten jarraitu dezake haurdunaldi guztian zehar aholku erraz hauei esker.

Ez dago zertan kirola bertan behera utzi behar haurdunaldi osasuntsu baten zehar. Zuhur jokatu eta gomendio erraz hauek kontutan hartu besterik ez duzu.
 
1. PIXKA BAT EGUNERO
Errazagoa da ariketa haurdunaldian planteatzea eguneroko erregulartasuna galtzen ez badugu. Egunero ordu bat gorde ezazu kirola egiteko, ariketa arinak aukeratuz. Zazpigarren egunean atseden hartu. Astean egun bat hartu behar da indarberritzeko, eta baita bi ere egunen batean bereziki nekaturik sentitzen bagara.

2. LEHIAKETAK AHAZTU
Ez da zure onena emateko garaia, beraz saiatu zaitez erritmoa jaisten, zure maila edozein dela ere, eta kirola egiten gozatu. Zure medikuarekin fidatu. Zaila da ulertzen zaituen toko-ginekologo bat aurkitzea, baina bien artean komunikazio ona badago, haurdunaldia kontrolpean izango duzu. Logika erabili ezazu. Haurdunaldirako ezin hobeak diren kirolak daude, igeriketa esaterako, baina badaude komeni ez zaizkizun beste batzuk ere. Zaila da kontatu-kiroletan (judo, taekwondo, etab.) edo arrisku-kiroletan (raftinga, eskalada, parapentea, etab.) talkak ekiditea, aditua bazara ere. Logikoa da baita ere maratoi edo triatloi baten higadura fisiko handia saihestea.

3. BAKARRA ETA PAREGABEA ZARA / EZ DAGO INOR ZU BESTELAKORIK
Haurdunaldian zehar egiten den ariketa modu indibidual batean kontrolatu behar da, izan ere emakume bakoitzak esfortzu maximo desberdin bat egin dezake adinaren, baldintza fisiologikoen, entrenamenduaren eta haurdunaldiaren aurreko egoeraren arabera. Hori dela eta, ez zara gainerako emakumeekin alderatu behar. Emakume batzuek arazorik gabe korrika egin dezakete erditzeko eguna arte, beste batzuk lehenengo egunean gelditu behar diren bitartean. Ez zaitez desesperatu, eta aurkitu zuretzat aproposena den jarduera.

4. ENTZUN ITZAZU SEINALEAK
Haurdunaldian aldaketa fisiologiko handiak ematen dira. Zure gorputzean zerbait desberdina aurkituko duzu egunero, beraz mezuak entzuten eta errespetatzen ikasi ezazu. Egun batzuetan energiaz gainezka egongo zara eta lehen bezala entrenatu ahal izango duzu, beste batzuetan gelditu  eta etxera itzuli beharko duzu. Gogoratu, zure helburua kirolarekin gozatzea da, ez arriskuak izatea.

5. HIRU HIRUHILEKO DESBERDIN
Lehendabiziko hiruhilekoan zehar pisu gutxiago duzu, baina abortatzeko arriskua handiagoa da. Beraz, esfortzu nekagarriak saihestu behar dituzu aurretik abortatu edo umerik galdu baduzu. Bigarren hiruhilekoan arriskua txikiagoa da, baina sabela traba egiten hasi da. Haurdunaldiaren amaieran eragozpen fisikoak handiagoak dira, baina ibili, igeriketa, luzaketak edo yoga ariketa errazak bezalako ariketa arinak egiteak ematen dizkigun abantailak gehien eskertuko ditugun unea da.

6. PLANIFIKATU ZURE HAURDUNALDIA
Normalean egiten duzun kirola egiten jarraitzea da egokiena. Haurdunaldian zehar eskaintzen dituen abantailengatik igeri egiten hasi nahi baduzu, pixkanaka hasi behar zara, geroz eta gehiago egiten. Ariketak buruz behera egiten saihestu, batez ere haurdunaldiaren amaieran. Valsavaren maniobra (apnea) ere ez duzu egin behar haurdunaldian zehar.

Gehiago itzuli