Gaurkotasun Buletina Data: 11-10-2017
Donibane Lohizune Hondarribia lasterketa
Datorren urriaren 22an ospatuko da Donibane Lohizune- Hondarribia lasterketa 21 Km-koa.
Informazio osoa bere web orrian aurki dezakezue, baina jakinarazten dizuegu dortsalen banaketa, Jostaldi pilotalekuan, urriaren 20an burutuko dela, 19:00etatik 20:00etara eta 21ean, 11:00etatik 13:30ra eta 15:00etatik 18:30ra.
Lasterketaren egunean, bertan parte hartzen duten pertsonek, Hondartzako aldagela eta dutxak erabili ahal izango dituzte.