Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2013





ENTRENAMENDU FUNTZIONALA, HAURRENTZAKO FUNKY ETAJAZZA

ENTRENAMENDU FUNTZIONALA, HAURRENTZAKO FUNKY ETAJAZZA

HONDARTZA KIROLDEGIA ikastaro bakoitzak bere instalazioetan burutzen diren ekintza kopurua handitzen joatea du helburu eta ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzea.

Berrikuntzen artean, aipagarri gaur: Entrenamendu funtzionala, haurrentzako funky eta jazza. 

FUNKYA:
Funky klaseak neska-mutil gazteentzat zuzenduak daude, 9 urtetik gorakoentzat. Bertan dantza estilo modernoa, dinamikoa eta apur bat lotsagabea landuko dugu, pausu bizi konbinatuz osaturiko koreografiak eraikiz.
Klase hauek gazteengan eragiten dituzten onurak oso nabarmenak dira maila fisiko zein psikologikoan, mugimenduen koordinazio eta armonía lortuz eta oreka, erresistentzia eta malgutasuna hobetuz, eta noski, erritmoaren zentzua, koreografiak era askotako egungo musikaz lagunduak baitatoz.

Itsaso Olascoaga. Funkya. Asteazkenak 16:00-17:00

HAURRENTZAKO JAZZA:
Haurrentzako jazz klaseak 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude. Dantza pausuen ikaskuntza hastapena egingo dugu, euren adinari egokituriko koreografiak eraikiz. Klasean stretch-arekin beroketa saioa edo luzaketak egingo ditugu, diagonalak oinarrizko pausuak ikasteko, koreografia bat koordinazioa eta pausuen oroimena lantzeko eta azkenik, strech edo luzaketa osoak. 

Onura handiena dantza erritmoz eta arintasunez egitea, giro osoasuntsu eta dibertigarrian. 

Gehiago itzuli