Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2014
JOSTALDIKO GRADAK BERRIRO ERE GAINEZKA
Pasa den azaroaren 15ean, larunbata, Hondarribiko Jostaldi Pilotalekuan, Ama Guadalupekoa nazioarteko XXIII Judo Lehiaketa ospatu zen.
Bertan 435 judokak hartu zuten parte, 132 emakumeak zirelarik.
Igandean berriz, Gipuzkoako judoka gazteen txanda izan zen, entrenamendu berezi batetan parte hartu baizuten.
Goraipatzekoa da Ama Guadalupekoa judo Taldeak 23 urte hauetan egindako lanaren arrakasta.