Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014

UDALAK ZOR EKONOMIKORIK GABE JARRAITZEN DU 2014RAKO 17 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTUTA

UDALAK ZOR EKONOMIKORIK GABE JARRAITZEN DU 2014RAKO 17 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTUTA


Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkurak 2014ko aurrekontua onartu du. 16.933.769 euroko aurrekontua da, iaz baina milioi bat euro gehiago. Horietatik, 2.070.292 inbertsioetara zuzenduko dira. Alde botoa eman dute EAJ eta H1!-ek, BILDU eta PSOEk aurka bozkatu dutelarik. PP-ko zinegotzia den José Miguel Ochoteco botaketa orduan ez zegoen Bilkuran, aurretiaz justifikatutako arrazoiengatik.

Aitor Kerejeta Alkateak oso balorazio positiboa egiten du “krisia sortu zenetik lehen aldiz aurrekontuaren kopurua igotzea lortu dugulako. Tendentzia ekonomikoa aldatzen ari denaren seinalea izan daiteke. Azpimarratu nahiko nuke, Hondarribiko Udala krisi garaian zorrik gabe sartu zela, eta krisitik atera egingo dela inongo zor ekonomikorik gabe. Gure politikarekin jarraitzen dugu, ez gastatu jasotzen duguna baina gehiago; beti aurrekontuak hobe edo okerragoak izan daitezke, baina ahal dugunean saiatzen gara. Ez da ahaztu behar, 2008tik Udalaren sarrerak 6 milioi eurotan jaitsi direla”.

“Inbertsiorako dauden bi miliotatik, interesgarria da jakitea Mendelu Berra eta Gibeletan argiztapena aldatu egingo dela 285.000 eurorekin, beste 195.000 Hezkuntzan gastatuko dira Muliateko Herri Eskola izango denaren proiektua idazteko eta Biteri zein Bordarin zenbait lan egiteko, beste 100.000 euro zenbait nekazal bide konpontzeko, eta baita Udaltzaingoak beharrezkoak dituen azpiegitura hobetzeko, aparkalekuetarako sarrerak kontrolatzea edota trafiko materialeetarako. Gainera, beste 30.000 euro bideratuko dira Mendelun bidegorri bat egiteko proiektua idazteko adibidez. Urtarrilean zehar, departamentuka azalduko ditugu aurrekontuak” gehitu du Kerejetak.

PSOE-k aurkeztutako 25 emendakinetatik eta BILDU-ren 9etatik, azken koalizio honen 2 emendakin onartu dira. Horietako lehena, 6.000 euroko laguntza ematea Aranzadi Zientzia Elkarteari Guadalupeko Gotorlekuan Gerrate Zibilean gertatu ahal izan ziren fusilamenduei buruzko azterketa eta indusketa egiteko proiektua da. Bigarrena, Amute Auzo Elkarteari 12.000 euroko laguntza ematea lokalean obra bat egiteko eta auzoan beste obra puntual bat.

leer más itzuli