Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-04-2015

ALDE ZAHARREKO SUSPERTZEA BULTZATZEKO LEHEN URRATSA EMAN DU UDALAK

ALDE ZAHARREKO SUSPERTZEA BULTZATZEKO LEHEN URRATSA EMAN DU UDALAK


Apirilak 23 arte irekita dago lokal komertzial hutsen jabeek izena eman dezaten ekimenean.
Datorren apirilak 23 arte irekita dago Alde Zaharreko lokal komertzial hutsen jabeek ‘Alde Zaharraren Berrindartze Planean’ parte hartzeko epea. Hondarribiko Udalak abiatuta, jabeek Udaletxeko BAZetik pasa, 943111213 edota udala@hondarribia.org gunera idatzi dezakete informazioa eskatzeko.

Proiektuaren atal nagusienetako bat, Alde Zaharreko lokal hutsak egokitu, alokatu eta negozio berriak sortzea da, eta helburu garrantzitsuena gune historikoari bizitza gehiago ematea da, Hondarribiko beste jarduera sozial eta ekonomikoaren zentro bat izatea da.

Lupe Olascoaga Merkataritzako zinegotziak dioenez “Udalaren helburua Alde Zaharra dinamizatzea da. Lehen urrats honekin bilatzen dena, bertan lokal hutsak dituztenei dei egitea da. Udalak, behin esleipendunak zein izango diren erabakita, aurrekontua eginda, eta alderdiek onartuta, obrei ekingo die eta lokala berritu eta egokitu egingo du”.

Hurrengo pausua, bertan komertzio bat ireki nahi dutenei deialdi bat irekitzea izango da, honetarako ere laguntza ekonomikoak egongo direlarik”.

Proiektua Hondarribia Abian izeneko Hondarribiko Enplegu eta Garapen ekonomikorako Planaren barruan dago txertatuta, eta helburu nagusia herriko ekonomia eta gizarte arloak berpizteko proiektuak bideratu eta sustatzea da, besteak beste Hondarribiko Hirigune Historikoa berpizteko; hartarako jarduera ekonomikoak ezarri nahi dira.

leer más itzuli