Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019




Nola osatu muskulu- kontraktura baten ondoren

Nola osatu muskulu- kontraktura baten ondoren

ITURRIA: Sportlife
Muskulu- kontrakturak okertu daitezke ez badira modu egoki batean tratatzen. 

Bere izenak dioen bezala, muskulu- kontraktura esfortzu baten ostean muskulu bat uzkurtzean azaltzen den mina da. Zenbaitetan, zonaren hantura ere gerta liteke, eta mina arinetik handira bitarte izan daiteke, eguneroko ekintzak modu zuzen batean egitea eragozten gaituelarik.

Denbora luzean mantendutako okerreko jarrera bat, edota gure gorputzak prest egon gabe eginiko esfortzu bat izan ohi dira uzkurduren kausa nagusiak.

NOLA TRATATU MUSKULU- KONTRAKTURA BAT OSATZEKO
Lehenik eta behin, bere efektua gutxitzeko eta okerrera egin dezan ekiditeko, ezin dugu ez ikusiarena egin. Mina arina bada eta ez badu zure eguneroko errutina oztopatzen, agian arazoari jaramonik ez egitea erabakitzen duzu. Nahiz eta normalean daramazun bizitza erritmoa jarraitzeko gai izan, ezin zara minarekin konformatu inoiz, izan ere zona behartzen egongo zara besterik ez, lesioa areagotuz.

Muskulu- kontraktura bat osatzeko egokiena fisioterapeuta baten laguntza aurkitzea da. Aditu honek ariketa mota hoberenak adieraziko dizkigu, eta behar izanez gero, zonaren tentsioa gutxitzeko masajeak emango dizkigu. Gogoan izan tentsioa arintzeko masajea ematen duena medikuntzako profesional bat izan behar duela beti, izan ere gaizki egindako masaje batek egoera okertu dezake.

Gure egoera hobetzeko beste modu bat gunean beroa ezartzea da.Fisioterapia zentroetan honetarako bereziki prest dauden makinak dituzte, baina etxean ere egin dezakegu ur beroko poltsekin edo antzeko tresnekin.

Apurka kirola egiten hasi nahi badugu, fisioterapeutak gomendaturiko luzatzeak, uretan egindako ariketa batzuekin batera, muskulu- kontraktura bat pairatu ostean gure osatzeari modu positibo batean lagunduko diote.  

Lagungarri izan daitezken ariketa zehatz batzuen artean, oina tenis pilota baten gainean jartzea eta abiadura txikian zirkuluak eginez mugitzea (uzkurdura beheko gorputz-adarretan bada), sorbaldak ur azpian zirkuluetan mugitzea ( uzkurdura lepokoa bada) edota, gerrian eutsitako zinta elastiko baten laguntzaz, bi pauso atzerantz ematea eta hasierako posiziora itzultzea.

Oso garrantzitsua da baita ere tratamenduan zehar zein osatze ondorengoko hasierako faseetan zona berriz ere ez behartzea. Adibidez, okerreko jarrera batek eragindako uzkurdura bat osatu berri badugu eta ohitura txarra errepikatzen badugu, muskuluak berriz ere ahuldu egingo dira eta prozesua berriz hasiko da.

Gehiago itzuli