Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019




Ezagutu itzazu ariketa-bizikleta/ bizikleta estatikoaren onura nagusiak

Ezagutu itzazu ariketa-bizikleta/ bizikleta estatikoaren onura nagusiak

ITURRIA: Sportlife
Testu honetan ariketa-bizikletak dituen abantaila desberdinak laburbilduko ditugu.

Ariketa-bizikleta aparatu hedatuenetako bat da orain dela hamarkada batzuetatik hona. Erabilera eta instalazio erraztasunari esker, adin guztietako pertsonek tresna hau erabiltzen dute soberako kilo batzuk galtzeko, bai etxetik zein gertuen duten gimnasiotik.

Dena den, hau ez da ariketa-bizikletaren onura bakarra. Honako bezalako abantailak ere baditu:
OSO SEGURUA DA
Mota honetako bizikleta adibidez ibiltzeko zinta baino askoz ere seguruagoa da. Izan ere, tente eta lasai esertzea lortzen baduzu (besoetan eta bizkarrean presio gehiegi eragin gabe), etorkizunean lesioak edo minak pairatzeko joera txikiagoa izango duzu.

GLUTEOAK, HANKAK ETA BELAUNAK INDARTZEN DITU
Ariketa-bizikleta gluteoak eta hankak indartzeko modu egoki bat da. Izan ere, pedalei eragiterakoan egiten duzu esfortzu hutsak gorputzeko atal horietan gertatzen den gantz eta zelulitis metaketari agur esaten lagunduko dizu. Belaunak ere indartzen ditu, pedalei eragiterakoan gehiegizko pisu gainkargarik ez baita gertatzen.

INTENTSITATE MAILA DESBERDINAK ESKAINTZAN DITU
Ariketa-bizikleten teknologiak izugarrizko eboluzioa izan du urteen buruan, eta hortaz gaur egun puntako modeloak aurkitu aditzeke, neurgailu digitalekin eta aurretik instalaturiko entrenamendu programekin. Hauetako edozeini esker,une oro zure beharrei eta sasoiari egokitzen zaizkien helburuak ezartzea posible izango duzu.

ETXEAN KIROLA EGITEA AHALBIDETZEN DU
Bere izenak dioen bezala, bizikleta estatikoa zure etxeko edozein zokotan instalatu dezakezun makina bat da. Honela, adibidez zure logelan sasoian jartzeko aukera izango duzu, gehiegizko kilo horiek galtzea ahalbidetuko dizuna (50 minutuko saio batean gutxi gora behera 500 kaloria galtzen dira), era berean kaleko soinuetatik deskonektatzen duzun bitartean.

IDORRERIA TRATATZEN LAGUNTZEN DU
Aldizkako idorreria zein kronikoak dituen efektuak arindu nahi badituzu, bizikleta estatikoa hau lortzeko erremedio ona izan daiteke. Ariketa honi zuntzetan aberatsa den dieta orekatu eta osasuntsu bat gehitzen badiozu, ziur heste-iragapena modu natural batean berreskuratzeko gai izango zarela.

Gehiago itzuli