Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019




Pertsona nagusiek zergatik egin behar dute ariketa fisikoa?

Pertsona nagusiek zergatik egin behar dute ariketa fisikoa?

ITURRIA: Sportlife
Pertsona nagusiek ariketa fisikoa egin behar izateko arrazoiak eta horrek osasunari ekartzen dizkion onurak.

Ia segurtasun osoz, gutako askok, guztiak ez esatearren, aulki edo sofatik altxa edo eskailerak igotzeko zailtasunak dituen senide nagusiren bat dugu.

Arrazoi nagusia, adinaren ageriko gaia alde batera utziz eta bakarra ez izanik, pertsona nagusiek duten dependentzia fisikoa da (orokorrean masa muskularraren, eta beraz, indarraren galerarekin lotua).

SARKOPENIA ETA DINAPENIA
Nagusiek ariketa fisikoa egitearen garrantzia ulertzeko, eskutik doazen bi arazo ulertu behar dira: sarkopenia eta dinapenia.

Alde batetik, sarkopenia aurkitzen dugu, masa muskularraren galerari aipamena egiten diona (orokorrean denbora luzez jarduerarik gabe egon diren edo elikadura eskasa duten pertsonetan ematen da).

Eta bestetik, dinapenia aurkitzen dugu, masa muskularraren galera edo sarkopeniaren ondorioz sortutako indar edo errendimendu fisikoaren galera da. 

Gainera, osasun arazo hauek osteoporosia, osteoartritisa edo bizkarraren beheko aldean min kronikoa bezalako beste patologiekin batera etor daitezke.  

ARIKETA FISIKOA "ZAHARTZEAREN KONTRAKO" TERAPIA BEZALA
Lehenik, zahartzearen kontra 100% eraginkorra den metodorik ez dagoela adierazi behar dugu, denok zahartzen baikara. Baina badira neurri handi edo txikiagoan zahartze hori geldotzen eta beraz, nagusitzean izan dezakegun dependentzia gutxitzen lagun diezaguketen jarraibide eta errutinak.

Ariketa fisikoak duen onura handiena, pertsona nagusiez eta dependentziaz ari garenean, gorputzeko masa muskularra mantentzen lagunduko duela da, eta honekin sarkopeniaren agertzea geldotzen lagunduko du. 

Gainera, batzuetan pertsona nagusiek aldarte baxua erakusten dute bere dependentzia fisikoa agerikoa egiten denean, beraz, ariketa fisikoak aldartea hobetzen lagunduko die, euren autonomiaren zati bat berreskuratzen dutela ikusten dutenean.

Horrenbestez, ariketa fisikoak pertsona nagusietan  euren dependentzia edo autonomia galera maila gutxitzeaz gain, aldartearen hobekuntzari lagunduko dio, lehen nekez egiten zituzten jarduerak egiteko gai direla ikusten dutenean.

Adineko pertsonen populazioaren arazo nagusienetako bat, proteina gutxi hartzea (masa muskularraren mantenurako oinarrizko elikagaia)eta honi jarduera fisiko gabezia gehitzen badiogu, gure nagusiek dependentzia fisikoa jasan eta hirugarren pertsonen laguntza behar izateko, edo okerrenera, modu normalean mugitzeko ezinduak geratzeko aukerak esponentzialki handitzen ditu. 

Horregatik, oilaskoa, esnea, arrautzak, arraina, frutak eta barazkiak bezalako elikagaiak(besteen artean) pertsona nagusien elikaduran ia egunero agertu beharko lirateke, beharrezkoak diren proteina kantitateaz hornitu eta euren masa muskularraren mantentzean laguntzeko eta sarkopeniaren agerpena ekidin edo geldotzeko. 

Gehiago itzuli