Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019




Bitaminetan aberatsak diren 3 ezti mota

Bitaminetan aberatsak diren 3 ezti mota

ITURRIA: Sportlife
Orokorrean, eztia ez da bitaminetan bereziki aberatsa den elikagaia, baina badira besteak baino eduki handiagoa duten batzuk. 

Ezti mota ezberdinak daude, batzuk besteak baino ezezagunagoak. Nahiz eta ezaugarri orokorrak oso antzekoak izan euren artean, ezberdintasun txikiak dituzte bere konposizio nagusiaren arabera. Adibide bat jartzearren, ezberdintasunak daude laranjondo-lore eztiaren eta ezkai eztiaren artean.

Eztia, orokorrean, mineraletan aberatsa den elikagaia da, eduki kaloriko handiarekin. Bitaminen presentzia normalean txikia da, saldu aurretik hauekin aberastua izan bada ezik. Kasu honetan, produktuak elikagaien etiketatzearen bidez berri emango digu.

Ezti mota batzuetan naturalki aurkitzen diren bitaminak hartu nahi badituzu, onenetako batzuk kontatzen dizkizugu jarraian.

BITAMINA GEHIEN DUTEN EZTI MOTAK
Ezkai eztia. Ezkai eztiak zapore gozoa eta, noski, ezkai usaina ditu ezaugarri. Bere kolorea anbarretik marroira doa, bere kristalizazio prozesuaren arabera. Onura nagusien artean, antioxidatzaile eta bitamina gehien dituen ezti mota dela aurkitzen dugu. Honi esker, minbiziaren prebentzioarekin, azaleko zaurien sendaketarekin edo LDL kolesterol maila gutxitzearekin lotuta dago. Gainera, bakterioen aurka eragin garrantzitsua dauka.

Erromero eztia. Erromero eztia ezti mota ezagunenetakoa da. C eta A bitaminak ditu, baina gainera, elikaduraren bidez hartzen ditugun A, E eta K bitaminak hobeto sintetizatzen laguntzen diguten terpenoideen taldeko zenbait osagai aurki ditzakegu bertan. Honez gain, propietate antiseptikoak, arazgarriak, indargarriak, antiinflamatorioak eta espasmo-kontrakoak ditu, beraz, oso produktu osoa da.

Alpapa eztia. Alpapa eztia mota ezezagunetako bat da bidegabe. Suposa daitekeen bezala, alpapa-loreen nektarra eta polena ateraz lortzen da. Zapore gozo, baina leuna du eta usain oso atsegina. Bere elikadura osaketari ka arreta jartzen badiogu, A, B6, B12, C, D, E eta K bitaminak aurkituko ditugu. Gainera, burdina, kaltzioa, fosforoa eta potasioa bezalako mineralak ditu.

Eztiak bakarrik edo gozagarri natural bezala har daitezke, beste gozagarri ez hain osasungarriak baztertu nahi baditugu, azukre zuria esaterako. Orokorrean, elikagai nahiko kalorikoa da, baina osasunarentzako propietate bikainak ditu eta ahosabaian zapore oso atseginekoa.

Gehiago itzuli