Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 05-03-2019




Artatxikiaren 5 onura kirolarientzat

Artatxikiaren 5 onura kirolarientzat

ITURRIA: Sportlife
Artatxikiak presio arteriala gutxitzen laguntzen digu, diabetesa prebenitzen du eta gure muskuluentzako aliatu handia da. 

Artatxikia 10.000 urte baino gehiagoko antzinatasuna duen hazi mota da eta kirolarien artean oso ospetsua da. Ale honek energia iturri garrantzitsua du barnean, horregatik aldizka eta/edo modu bizian ariketa fisikoa egiten badugu nahiko lagunduko digu. Gainera, beste onura batzuk ekartzen dizkio gure osasunari, dituen mikroelkikagai kantitate altuagatik.

ARTATXIKIAREN ELIKADURA -BALIO AK 
Baina onura hauen garrantzia ulertzeko, lehenik elikadura-balio nabarmenenak zein diren jakin beharra dago. Produktuaren 100 gramo adierazten duten datuak. Hasteko, artatxikiak 11 gramo proteina eta 64.4 gramo karbohidrato ditu. Bi substantzietan ematen digun energia iturri nagusia aurkitzen dugu eta muskuluetan duen eragina. Dakizuen bezala, hidratoak eta proteinak funtsezkoak dira kirolari ororen dietan.

Duen gantz edukia asegabe motakoa da, beraz, zenbait gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan aktiboki parte hartzen du. Bere aldetik, artatxikiaren bitamina dosia urria da, baina mineralek garrantzi berezia hartzen dute. Horien artean, gehien dauden hiruak, fosforoa (285 mg), potasioa (195 mg) eta magnesioa (114 mg)dira. Azaletik, fosforoak gure kontzentrazioa indartzen du, potasioak karranpak ekiditen ditu eta magnesioak muskuluen lasaigarri moduan jokatzen du.

ARTATXIKIAREN BESTE ONURA BATZUK
Artatxikiaren elikadura-balioak errepasatzen genituen bitartean, bere onura esanguratsuenetako batzuk ezagutzen joan gara. Osasunari orokorrean dagozkionak, hazi honek kolesterola jaisten laguntzen du, digestioari asko laguntzen dio, bihotzeko gaixotasunak sufritzeko arriskua gutxitzen du, diabetesa prebenitzen du eta gure organismoko toxinak garbitzen ditu.

Kirol jarduerari dagokionez, artatxikia gure errendimendua hobetzeko behar dugun energia ematen kontzentratzen da. Gainera, gure muskuluentzako aliatu handia da. Potasioak muskuluen nerbio-bulkaden transmisioan parte hartzen du, euren uzkurdura kontrolatuz, hantura gutxituz eta gain-esfortzuak eragindako karranpa beldurgarriak ekidinez. Magnesioak ere nerbio-sisteman eragiten du, baina bere kasuan lasaigarri muskular moduan. Magnesio gutxiko dietak  karranpak, ahultasuna, nekea,espasmoak edo mialgiak eragin liezazkiguke, beste sintomen artean. 
Kontuan izan bi mineral hauek neurri handian gal daitezkeela izerditzearen, horregatik bere kontsumoa dietaren bidez zaindu behar dugu  artatxikia bezalako osagaiekin. 

Gehiago itzuli