Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-07-2018




Pisua modu osasungarrian galtzeko jarraitu behar dituzun 8 aholku

Pisua modu osasungarrian galtzeko jarraitu behar dituzun 8 aholku

ITURRIA: Sportlife

Osasuna galdu bate argaltzeko urrezko arauak 
  • Ez inoiz erabili plastikoak edo plastikozko edo neoprenozko arropak ariketa egitean izerditzea handitzeko. Deshidratatzea besterik ez duzu lortuko eta honek ez dio zure errendimenduari mesederik egingo eta gutxiago zure osasunari. 
  • Asko hidrata zaitez ura edanez ariketa hasi baino lehen, egin bitartean eta ondoren. Saia zaitez zukuak eta azukredun edariak ekiditen. Jarri helburu bezala zure saioetan litro eta erdi ur edatea.
  • Ariketa egin baino justu lehenago eta ondoren otordu oparoak egitea ekidin. 
  • Egunean hainbat otordu txiki burutu bi handi egin ordez. 
  • Argaltzeko orduan saiatua izateak du saria. Egun batean ezin baduzu gimnasioan entrenatu, lanera oinez joateko aukera duzu edo gutxienez egun osoan zehar eskaileretatik igotzea. 
  • Ekidin itzazu dieta hipokalorikoak eta egin ihes gosea pasatzen den dietei; kirolean gutxiago errenditzea besterik ez duzu lortuko. 
  • Saia zaitez jatekoren bat beti aldean eramaten (ogitarteko txiki bat, fruitu lehorrak, fruta edo barratxo bat izan daiteke); gose sentsazioko hipogluzemia egoerak ekidin behar dira. 
  • Motibazioa da gakoa. Saia zaitez bakarrik pisu galeragatik pozgarria gertatzen ez zaizun kirol jarduera aurkitzen … dibertitu ere egin behar zaitu! Eta gainera lagun taldea egitea ahalbidetzen badizu, are eta hobeto. 

Gehiago itzuli