Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-07-2018




Korrikalari hasi berriaren eta 40 urte gorako korrikalariaren fasziitisa

Korrikalari hasi berriaren eta 40 urte gorako korrikalariaren fasziitisa

ITURRIA: Sportlife
Korri egiteak dakartzan lesioetatik errekuperazio zailenetarikoa duena izateko arrisku handiena duten taldeak.

Hasiberriaren fasziitisa
Arriskua altuagoa da, izan ere muskuluen egokitzapen ezaz eta lasterketa teknika ezegoki batez gain, kasu askotan korrikalari hasiberriak gehiegizko pisua duela ematen da (gantz ehunenak ez ezik, gihar-ehunenak ere), taloi inguruan konpresio handiago bat dakarrena. Beste behin, oinaren egituren aurretiko egokitzapenak duen garrantzia gogoratzea beharrezkoa da, horrela kargak hartu ahal izateko eta fasziaren ehunen alterazio ezegokiak ekiditeko. Izan ere azken hauek oso eboluzio txarra izaten dute errekuperatzeko orduan behin endekapen prozesua hasita. Beraz, zure oina egokitu ezazu korri egin ahal izateko.

40 urtetik gorako korrikalariak
Oinazpian agertzen den min faszialaren intzidentzia areagotu egiten da behin 40 urte bete ondoren. Honen kausa orpoaren beheko aldean dagoen gantz kuxinaren galera izan ohi da, ur, kolageno eta ehun elastiko galerarekin batera. Honek talken absortzioaren eta kalkaneoaren babesaren murrizpena dakartza.

40 urte baino gehiago dituzula korrika hasten bazara, zure orkatilari arreta berezia jarri beharko diozu. Izan ere oinazpiko faszitisa izateko aukera gehiago dituzu, beraz lan egin bere mugikortasuna hobetzeko eta oinazpiko arkua mantentzeko.

Gehiago itzuli