Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2014




NUTRIZIOA: Fruta, entrenatu aurretik ala ondoren? NUTRIZIOA: Fruta, entrenatu aurretik ala ondoren? NUTRIZIOA: Fruta, entrenatu aurretik ala ondoren?

NUTRIZIOA: Fruta, entrenatu aurretik ala ondoren?

ITURRIA: Sportlife
Zer da komenigarriena? Fruta entrenatu aurretik ala ondoren hartzea? Zure helburuaren arabera.  Entrenatzen baduzu, oso garrantzitsua da zer jan jakitea.

Orain arte, beti gomendatu izan dugu entrenatu aurretik gose bazara eta otordu egoki bat egiteko denborarik ez baduzu ariketan hasi baino ordu bete lehenago banana, mahatsak edo sagarra bezalako frutak jatea. Baina orain, nahi duzuna pisua galdu eta gantzak erretzea bada, ondoren hartu beharko dituzu. Journal ofSports Sciences aldizkariak argitaraturiko kanadar ikerlan berri baten arabera,  entrenatu aurretik fruktosa ugaria duten elikagaiak hartuz gero gantzak baino karbohidrato gehiago errearazten ditu ariketan zehar. Beraz, gimnasiora iritsi bitartean jaten ari zaren banana hori izan daiteke ariketan gogor jardun, asko izerditu eta gosea pasa arren mitxelinak ez galtzeko arrazoia. Entrenatzean gehiegizko gantza erre nahi baduzu, har ezazu fruta ondoren eta ez inoiz hartu fruta zukurik, elikagai gozo prozesatu arin edo kaloria baxukorik, fruktosa ugari edo fruktosan aberats diren arto siropeak izan bailitzake.  

Gantzekin arazorik ez baduzu, jarrai ezazu fruta aurretik, tartean edo ondoren hartzen, energía, fibra, ura eta C,A eta B bitaminak eta potasioa, magnesioa eta manganesoa bezalako mineretan aberatsak izateaz gain, aurki ditzakezun elikagai zaporetsu eta merkeenetarikoak baitira. 

Gehiago itzuli