Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2016




Emakume-entrenamenduaren gakoak

Emakume-entrenamenduaren gakoak

ITURRIA: Sportlife
Nola erantzuten diogu emakumeok entrenamenduari.

Emakumeak entrenamenduarekiko dituen erantzun eta egokitzapen fisiologikoak gizonetan sortzen direnetatik ezberdinak dira.

Indar muskularra
Orokorrean, emakumeek gizonezkoen indarraren ia bi heren dituztela onartzen da. Zatiki hau talde muskularren arabera eta ematen diegun erabileraren arabera aldatzen da, zangoetan gehiago izanik eta besoetan gutxiago. Hala ere, ez dago frogarik muskulu zuntz motetan generoak  eragiten duenik. Hau da: gizonezko eta emakumezkoen muskuluak berdinak dira bere konposizioan. Bi generoen arteko indar ezberdintasunak gizonezkoen muskulaturaren tamaina erlatiboak determinatzen du eta horrek jatorri hormonala du. Gizonezkoen ingurune hormonala, masa muskularra eratzeko lagungarriagoa da. 
   
Hala ere, emakumezkoen egokitzapen muskularrak indar entrenamendu programei erantzunez gizonezkoen antzekoak dira. Nahiz eta testosterona gutxiago izan, emakumeok indarraren gehikuntza handia lor dezakegu, %20 eta %40 artean, gizonek lor dezaketen gehikuntzaren … ezberdintasuna, noski, haiek maila altuagoetatik hasten direla da.

Euren gorputz tamaina handia dela eta, gizonezkoek emakumezkoek baino birika eta bihotz handiagoak izan ohi dituzte (batez ere esker bentrikulua) eta odol bolumen handiagoak. Oxigeno kontsumo maximoa (VO2max), gutxi gora behera,%20 txikiagoa da emakumezkoan gizonezkoan baino pisu berarekin. VO2 max. balioak kalkulatzen direnean gorputz-gihar (edo gantz gabeko masa) kilogramoko, orduan ere, % 10-eko aldeak irauten du gizonezkoetan emakumezkoen gainetik. Diferentzia hauek esan nahi dute, ahalegin intentsitate berean, emakumeek maiztasun kardiako altuagoa dutela.  Honek desabantailan jartzen gaitu, oxigeno gutxiago eramaten baitugu gure muskulu aktiboetara ariketa biziak egiten ari garenean.

Egokitzapen metabolikoak
Iraupen luzeko eta intentsitate erdiko ariketak egitean, emakumeak gantzen metabolismoa erabiltzen du gehiago eta karbohidratoena gutxiago,  entrenamendu maila berarekin. Posible da ezberdintasun hauek hormona ezberdinek eragitea, adibidez, estrogenoak, progesterona, intsulina eta hazkuntzaren hormona. Gantzak erregai bezala erabiltzeak distantzia luzeetan lagun gintzake, gure gorputzaren baliabide energetiko ia agorrezin bakarra baita eta azalduko luke, zergatik emakumezko eta gizonen arteko marken aldea txikitu egiten den proba luzeagoa den heinean.

Gehiago itzuli